Biografia
“ANTONI O´ BRESKEY. KONPOSITORE, PIANOJOLE, BOKALISTA. Jenio honen muga gabeko musikak genero guztietako musikari berriztatzaileenetariko bihurtzen du.”
Artista atzerritar gutxik izan du Antoni O’ Breskey-k bezain harreman estua Euskal Herriarekin. Laurogeigarren hamarkadan, Benito Lertxundirekin bi diskatan elkarlanean aritu ondoren, konpositore eta pianojole italo-irlandarrak MEZULARI diska plazaratzen du –ia hit bat Euskadin, 15.000 kopia salduta lehenik ELKARekin eta gero EGINen eskutik– . “Mezulari” J. A. Irigaray poetak Antoni O´-ri jarritako ezizena da, herriak eta kulturak elkartzeko darabilen ahalegin nekaezinagatik. Benitok, ostera, Atlantidaren desagertzetik bizirik dirauen druida bezala definitzen du eta bere liburu biografikoan (Alvaro Feitiok idatzitakoa) honen inspiratzaile nagusien artean kokatzen du Bob Dylan, Leonard Cohen, Donovan eta Alan Stivell-ekin batera.
Euskal Herriari eskainitako bere lanik berriena J. A. Irigarayrekin batera burututako ZEHARBIDETAN diska da. Lan honetan Benito Lertxundi, Ronnie Drew (The Dubliners) eta Gabin Dabiré abeslari afrikarra ere agertzen dira.
J. C. Salaverrik EL CORREO ESPAÑOLen “gaur eguneko konpositore eta pianista handienetakoa” bezala definitu du.
“World Music eta New Age kategoriarik ez zegoen Antoni O´ Breskey-k bere bidaia meteorikoa hasi zuenean; izan ere, bera izan zen flamenkar, irlandar, arabiar, euskal eta latinar elementuak konbinatzen lehena.”
“Antoni O´-k 16 CD argitaratu zituen ETHNIC PIANO bilduma osatuz. Bilduma hau bakarra da munduan. Lehen aldiz pianoa, instrumentu sofistikatuen printzea, instrumentu etniko sortarekin konbinatuta agertzen zaigu: gaita irlandarra, wistle, fiddle, esku-soinu irlandarra, euskal alboka, kitarra flamenkarra, arabiar bibolina, ahots afrikarrak, Persiako zarb-a, Txileko charango-a, Indiako tabla eta tampora, Australiako didgerydoo-a, eta beste hainbat gehiago…”
The Ethnic Piano Project
Pianoa musika klasikoari dagokion instrumentua da, “well tempered” izeneko sistema berria sortuz musikaren eskala naturala aldatu zuena. Piano etnikoa erronka eta kontraesana da, zerbait ezinezkoa… baina era magikoan, pianoa arpa bat bailitzan abesten hasten da, “sean nos”-a bezala negar egiten, gaita irlandarraren moduan barrezka, wistle-ak bezala putz egiten, danbor afrikarrak legez korrika, ijitu flamenkarren antzera dantzan, fiddle-a bezala hizketan, banjoak bezala dibertitzen, jazz tronpeta bailitzan swingeatzen… eraldaketa magiko hauei esker eta, denboraz zein espazioz urruti izanik ere, gure sustrai komunetatik hain gertu ditugun lurralde eta kulturen oihartzunen bitartez bidaia batean sartzen gara, abioiz zein trenez egin daitekeena ez bezalakoa; horrela, Antoni O´-ren piano nomadari darizkion soinu, sentimendu eta koloreek sortutako arimaren turista bihurtzen gara.